XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

AZKENEAN

Ikasturte amaierara iritsi gara.

Gertu dago jantokien gaian lortutako akordio bikaina, eta orain eskola egutegiari buruzko erabaki egoki bat eta derrigorrezko hezkuntzan beharrezkoa den garraioen dohaintasunaren zain gaude.

Irakaskuntzaren kalitatetik at dauden interesek onarturiko Irakasleen atxekimendu dekretuaren erretiratzeak, sistemari behinbehinekotasuna gehitzeaz gain gauzak nola egin behar ez diren ikasteko adibide ona ematen digu.

Eta datorren ikasturtean eginbehar asko ditugu.

DBHko bigarren zikloa martxan jartzean, aurreko esperientzi batean ohitutako irakaslego bat eta Erreformapean orientaturiko ikasleak elkartuko dira.

Markoa aldatu egin da eta irakaskuntza ulerkorra izan behar dela eta dibertsitateari kasu egin zaiola gogoratu behar da, eskola porrota anakronikoa baztertzeko bide bakarra bezala.

Administrazioak gehiago inbertitu beharko luke irakasleen prestakuntzan eta formazio zikloen garapenean, eta bermetasun sozialari eta lan munduaren sarrerari erantzun gabe Erreformaren mapa ezin dela amaitutzat jo gogoratu.

IBILTZENen ale honetan, eskolako materialaren kostuaren arazoa eta eskola porrota aztertzen ditugu.

Gai hauek ikasturte berriko kanpaina berezi baten oinarri izango dira eta aurrenekoaren dohaintasuna eta bigarrenaren eskola kurrikulumeko ezabaketa lortzeko irakaskuntza komunitate osoa parte hartzera gonbidatzen dugu.

Oporrak dira azaleko gaia, gozatu eta atseden hartzeko.

Ikas-Bi programako Zuberoa Ezagutu alternatiba ona da orrialde hauetan ikusiko duzuen bezala.

Guk oporraldi zoriontsuak opa dizkizuegu.